Imanol Manterolak irabazi du Olarro Eguneko argazki rallya

Baleike

Imanol Manterolaren bost argazki hauek osatu dute bilduma saritua

Irailaren 16an izan zen aurtengo Olarro Eguna, eta egun hartako egitarauaren baitan, Distira elkarteak antolatutako argazki rallya egin zen. Argazki lehiaketa honetako sari banaketa ekitaldia urriaren 18an egingo da, baina antolatzaileek jakitera eman dute dagoeneko irabazlearen izena: Imanol Manterola.

Argazkilari zumaiarraren bilduma izan da onena, epaimahaikideen ustetan. Bigarren saria Jose Luis Rodriguezek irabazi du, hirugarrena Javier Lopez Fabianek eta zumaiar onenarena Peio Romatetek. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide