Pilota partidak jokatuko dira gaur eta bihar Aitzurin

Baleike

Euskal pilota federazioak antolatutako Gipuzkoa txapelketaren baitan, zesta puntako eta eskuzko partidak jokatuko dira gaur eta bihar Aitzuri pilotalekuan. 

Gaur, 20:00etatik aurrera, Nagusien 1. mailako zesta punta partidak jokatuko dira: Zumaia-1 Zumaia-3ren aurka arituko da, eta, ondoren, Zumaia-4 Zumaia-2ren aurka. 

Bihar, 19:00etan, beste hiru partida jokatuko dira: zesta puntan, jubeniletan, Zumaia-2 Kostakoaken aurka eta Zumaia-1 Danok Bat-2ren aurka. Amaitzeko, kadete 2. mailako eskuzko partida jokatuko dute Zumaiak eta Hernani-2k.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide