Hasi dira Moilaberriko zubia konpontzeko lanak

Baleike 2017ko urriaren 5a

Atzo hasi ziren Moilaberriko zubia konpontzeko lanak burutzen. Lan honen helburua da zubiaren egoera hobetzea, eta horretarako, zubiko egurrezko xafla guztiak aldatuko dira. Lanak hiru aste iraungo ditu, ondorioz,  oinezkoentzako itxita egongo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide