'Narrondoko zementeren paisaia' ibilbide gidatua egingo da bihar

Baleike

Ondarearen Europako jardunaldien baitan, Narrondo inguruan zeuden zementeren inguruko ibilbide gidatua egingo da bihar Narrondon bertan. Ismael Manterolak emango ditu sektore honek Narrondon izan zuen garrantziaren inguruko azalpenak.

Narrondo tradizio handiko industria gu- nea da. Bertako ibaiertzak burdinola eta errotak bezalako instalazio hidraulikoak ezartzeko leku paregabea izan ziren. Narrondoko industria tradizioak eta bertan zeuden azpiegiturak Zumaiako industrializazioaren pizgarri izan zi- ren. Inguruan kalitatezko zementu hidrauliko naturala ekoizteko beha- rrezkoak ziren lehengaiak aurkitzeak eta Zumaiako portuaren gertutasunak zementugintzaren sorreran lagundu zuten. 

Narrondon ikusgai daude oraindik Gurruchaga López y Cía. enpresarena zen “La Zumayana” eta Esteban Aranguren y Cía.rena zen “San Jose” izene- ko zementu fabriken hondarrak. Zumaiarentzat hain garrantzitsua izan zen zementugintza sektorearen azken aztarnak dira hauek. Bi lantegiak ekoiz- penera zuzenduriko eraikuntzez eta etxebizitzez osaturiko multzo indus- trialak ziren; industrien inguruan sortzen zen egitura sozialaren erakusgarri garbiak. 

Ibilbidea 10:30ean hasiko da, bihar, larunbata. Parte hartu nahi dutenak Narrondo tabernaren aurrean elkartuko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide