Hauts magikoak izena du abestiak, eta Irureta berak idatzitako letra da. Musika aldiz, Mikel Sugunzak egin du Olatz Prat abeslariarekin batera. Horretaz gain, Diego Martínezek tronboiarekin laguntzen du abestian.
Gipuzkoako Diputazioak Goteo plataformarekin batera martxan jarri duen #Metakultura kanpainari esker, crowdfunding kanpaina jarri zuen abian Telmo Iruretak bere pelikula finantziatzeko. Irailaren 14an hasi zen kanpaina, eta dagoeneko behar zuen diru kantitatea lortu du. Eskertzeko, De agua y arena izenburua izango duen pelikularen soinu banda utzi digu primizian.
Hauts magikoak izena du abestiak, eta Irureta berak idatzitako letra da. Musika aldiz, Mikel Sugunzak egin du Olatz Prat abeslariarekin batera. Horretaz gain, Diego Martínezek tronboiarekin laguntzen du abestian.
2017 ira 20 Kultura