Gorengoen mailako Zumaiakok lidergoan jarraitzen du

Baleike

Denboraldi hasiera bikaina ari da izaten Gorengoen mailako Zumaiako. Azken jardunaldian 3-0 emaitzarekin irabazi dio Ikasberri talde azpeitiarrari eta bere multzoko lidergoan jarraitzen du, 10 punturekin. Jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu eta bat berdindu Mikel Larburuk entrenatutako taldeak. 

Gizonezkoekin jarraituta, ohorezko mailako jubenilek 3-0 galdu dute Urkiren aurka. Kadetetan, lehen mailan, Zumaiako A-k 6-0 galdu du Orioko Aren aurka; Zumaiako B-k, berriz, 7-0 irabazi dio Orioko B-ri. Ohorezko mailako infantilek husna amaitu dute S.A.N.S.E.ren aurka eta infantil txikiek 1-0 galdu dute Oriokoren aurka.

Emakumezkoetan, erregionalek kolpe latza jaso dute Intxaurdiren aurka, 6-0 galdu ondoren. Hala ere, hirugarren postuan jarraitzen dute Lagun Onak liderrarengandik puntu bakarrera. Lehen mailako kadeteek, aldiz, lidergoan jarraitzen dute Arizmendi Leintzi 8-0 irabazi ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide