Aita Mariren oinordekoak

Baleike 2017ko urriaren 12a

Argazkia: Gabriel Tizon

Mediterraneo itsasoaren handitasunean galdu eta ikusezin bihurtzen diren migratzaileak aurkitzeko eta babesteko proiektu bat abiatu dute gobernuz kanpoko hiru erakundek, tartean Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioa. Maydayterraneo-Proyecto Aita Mari Zubia izena jarri diote misioari.

Dani Codinak Berriarako idatzitako erreportajean dioen bezala, "Izenak erakusten du izana: alde batetik, alarma seinale bat; bestetik, Aita Mari arrantzale zumaiarrari egindako omenaldia, urte askoan arrantzaleak bizirik atera zituelako ekaitzetatik".

Hemen irakurri dezakezue erreportajea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide