Cigala ontziak irabazi du Klub Nautikoko arrantza lehiaketako hirugarren proba

Baleike

Eguraldi eguzkitsuarekin jokatu zen larunbatean Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako ainguratutako ontzien XIII. Arrantza lehiaketako hirugarren proba. Laugarren proba, eguraldiak laguntzen badu, azaroaren 4an jokatuko da. 

Parte-hartzaileek aukeratzea izan zuten non arrantzatu, beti ere Aitz Txuri eta San Anton mendiaren artean. Itsasoaren eta haizearen baldintzak ere egokiak izan ziren eta egindako arrantza kalitate handikoa izan zen parte hartu zuten hamar ontzirentzat. Aipagarria da Argi ontziak hartu zuen 2.125 gramoko san martina.

Hirugarren proba honetako sailkapena honakoa izan da:

  1. Cigala: 9.200 gramo eta 31 arrain.
  2. Kaskabeltza: 6.800 gramo eta 14 arrain.
  3. Argi: 6.600 gramo eta 17 arrain.

Guztiea 102 arrain arrantzatu ziren. 39,6 kilo arrantzatu ziren guztira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide