Cuixarten eta Sanchezen espetxeratzea salatzeko ekitaldia egingo da arratsaldean

Baleike

Omnium Cultural eta ANC erakundeen buru Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez espetxeratu zituen atzo Lamela epaileak. Hori salatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko udalerrietan. 

Junts. Elkarrekin. Estem amb vosaltres lemapean egingo da ekitaldia Zumaian, Gure Esku Dagok, ELAK, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ-PNV eta EH Bilduk deituta. 19:00etan elkartuko dira Erribera kalean, magnolioaren parean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide