Kataluniako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Baleike

Kataluniako ANC eta Omniun Cultural gizarte mugimenduetako ordezkari Jordi Sanchezi eta Jordi Cuixarti elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Magnolioaren aurrean. Eskutik helduta, Erribera kalea zeharkatu eta Zubitxikitik Moilaberriko zubiranzko bidea egin dute. Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ eta EHBilduk alderdi politikoek egin dute deialdia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide