Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da hilaren 24an

Baleike 2017ko urriaren 18a

Urtea badoa aurrera eta ia konturatu gabe Gabon garaira hurreratzen goaz. Horren jakitun, garai horri lotutako ekitaldiak antolatzeko bilera deitu du Udaleko Kultura Sailak. Bilera urriaren 24an, asteartean, egingo da, 19:30etik aurrera Alondegia kultur etxean. 

Jaiotza, Gabon korua, kabalgata eta gainontzeko ekitaldien inguruan hitz egingo da bilera honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide