Olarro Eguneko argazki rallyan sarituak

Baleike

Irailaren 16ko Olarro Egunean egindako argazki rallyko sari-banaketa egin zen atzo Alondegia kultur etxean. Ekitaldian bertan, lehiaketan parte hartu zuten argazkilarien lanekin osatutako bilduma erakutsi zen. 

Aurtengo Olarro Eguneko irabazlea Imanol Manterola zumaiarra izan da, bigarren Jose Luis Rodriguez izan da eta hirugarren Javier Lopez Fabian. Zumaiar onenaren saria Peio Romatetek jaso du. 

Distira elkarteak antolatutako lehiaketa honetan parte hartu zuten haurrek ere sariak jaso zituzten atzoko ekitaldian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide