Atzo jokatu zen Ibizan Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketa, eta Helene Alberdi hirugarren izan da.
Alberdi lehen postuan atera zen igeriketa probatik, baina bizikletako zatia laugarren postuan amaitu zuen. Korrika lan bikaina egin zuen eta postu bat aurreratzea lortu zuen, hala, hirugarren amaituz 07:08:24ko denborarekin. Lehen sailkatua Anna Noguera izan zen 06:52:23ko denborarekin, eta bigarren Maria Puyol 07:04:56an geldituz erlojua.
Distantzia luzeko probetan, triatletek 4 kilometro igeri, 120 kilometro bizikleta eta 30 kilometro korrika osatu behar dituzte. Alberdik oso partzial onak osatu zituen. Igeriketako proba 55 minutu eta 58 segunduan egin zuen, bizikleta 3 ordu 51 minutu eta 45 segunduan, eta korrika 2 ordu 15 minutu eta 47 segunduan.