Oñatiko Arrikrutz kobazulora bisita antolatu du Lukotekak azaroaren 5ean. Familientzako irteera izango da eta izen-ematea gaurtik ostirala bitarte egin beharko da 943 14 32 64 telefonora deituz edo ludoteka@zumaia.eus helbidera mezu bat idatziz.
Irteera azaroaren 5ean egingo da 09:30ean ludotekatik, eta itzulera 17:30ean izango da. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek aldiz, 15 euro. Bisitaldian, kobazuloa ikusteaz gain, bazkaria eta jolasak egingo dira.