Azaroaren 4an, larunbatean, egingo dute Beheko Plazakoek irteera hau. Zumaiatik goizeko 8:00etan aterako dira eta lehen geldialdia Elizondon izango dute. Bertan gosalduko dute. Ondoren, Iruritara joango dira eta bertako txokolate fabrika eta eliza bisitatuko dituzte. Bigarren bisita Bertizeko parkera izango da.
Ondoren, Elizondora itzuliko dira eta bertako Hotel Baztanen egingo dute bazkaria. Bailableak eta bingoa izango dute bazkalondoan. Haren amaieran, etxera bueltan etorriko dira.