Goikoetxeak eta Ekhik Olha eta Irastorza (Frantzia) izan zituzten aurkari bezala finalaurrekoan. Lehen setean nagusi izan ziren Goikoetxea eta Ekhi 15 eta 7 emaitzarekin. Olhak eta Irastorzak berdinketa lortu zuten bigarren setean irabazita (11 eta 15). Partida erabakiko zuen hirugarren setean nagusitasun handiarekin irabazi zuten Goikoetxeak eta Ekhik, 10 eta 1 emaitzarekin.
Finaleko aurkariak Olharan eta Etcheto izango dituzte. Hauek bi setetan lortu zuten finalerako txartela, Erik eta Aldazabali 15-9 eta 15-10 emaitzekin irabazita.