Zumaiako Futbol Eskolaren aurkezpena egin zen igandean

baleike

Pasa den igandean Aita Mari futbol zelaian Zumaiakok bere Futbol Eskolako taldeen aurkezpena egin zuen. Guztira, 180 umek eman zuten izena.

Zumaiako Futbol Eskolako partaideak benjamin eta lehen urteko alebin mailako neska-mutilak dira, guztiak 6 taldetan banatuak. Igandean egin zen aurkezpenean giro polita bizi izan zen goiz guztian zehar, eta beraien arteko lagunarteko partiduak jokatu zituzten.

Aurten inoiz baino haur gehiagok eman dute izena Zumaiako Futbol Eskolan; guztira 180. Taldeetako argazkiak Carlos Callejok atera zituen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide