Gabon Koruak hurrengo astean hasiko ditu entseguak

baleike 2017ko aza. 6a, 09:43

Gabonak gainean dira, hori dela eta, Gabon Koruak deialdia egin du hurrengo astean hasiko diren entseguetara jendea animatzeko. Aurten, Jainkoa gizondu abestia berreskuratuko dute, urte askoan abestu gabekoa.

Gabon Koruak, bi entsegu mota egingo ditu. Alde batetik, sexuaren arabera ezberdindutakoak, eta beste aldetik, orokorrak. Hasiera batean, sexuaren arabera ezberdindutakoak izango dira. Hala, azaroaren 15ean, 22an eta 29an, emakumeen txanda izango da. Gizonena aldiz, azaroaren 16an, 23an eta 30ean.

Entsegu orokorrak, berriz, abenduaren 11ean, 13an, 15ean, 18an eta 20an izango dira. Entsegu guztiak jubilatuen egoitzako bigarren solairuan izango dira, 21:00etatik aurrera.

Agustin Zubimendu, Gabon Koruko zuzendariak, abestien zerrenda ezagutarazi du. Hauek dira urte honetan kantatuko dituztenak: 

1.- Adeste Fideles

2.- Alaitu ta Abestu

3.- Arin, arin artzaiak

4.- Ator, Ator

5.- Belenen, Belenen

6.- Egin maite

7.- Gabon gaba

8.- Gau erdian

9.- Gaur gabon arratsa

10.- Gaur hemeretzi mende

11.- Haur eder baten bila

12.- Haur txiki eder

13.- Jainkoa gizondu

14.- Jesus jaio da

15.- Olentzaro

16.- Zeru goian

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide