Argiaz marraztuz, argazki izugarriak egiten ikasiko da tailer horietan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekimena, eta hainbat txanda antolatu ditu Distirak. Hala, lau ordutegi izango dira aukeran, goizez eta arratsaldez: 10:00-10:45, 11:00-11:45, 17:00-17:45 eta 18:00-18:45.
Tailerra doakoa izango da eta izen emateko distiraelkartea@gmail.com emailera mezua idatzi behar da ondokoa adieraziz: haurraren izena, adina eta nahiago duen ordutegia.