Oikian egingo den Eskola Txikien festarako arropa salgai jarriko da

Baleike 2017ko azaroaren 7a

2018ko ekainaren 10ean Oikian ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa. Hau dela eta, ikasle, guraso, irakasle eta herritarrak hasiak dira ilusio handiz egun hau antolatzen.

Egun hori ospatzeko festaren logoa duen zenbait arropa atera dute. Azaroaren 10ean eta 17an, ostiralak biak, Oikiako Eskola txikian egongo dira arropa hau saltzen. Probatzeko aukera ere izango da bertan. 18:00etatik 21:00etara bitartean izango da arropa probatu eta erosteko aukera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide