Horrez gain, beste lau gai aurkituko dituzue gaurko aldizkarian. Oier Zeberiok Kataluniako egoerari buruzko iritzi artikulua idatzi du. Imanol Manterola argazkilaria ere elkarrizketatu dugu. 80 bat sari irabazi ditu dagoeneko eta argazki bakoitzaren atzean zer dagoen azaldu digu.
Urriaren 28an amaitu zen Itzurun tabernaren aro bat. Hiru hamarkada hauetan taberna eraman duten Maripi Azkue eta Joserra Gorriti elkarrizketatu ditugu. Musikaren atalean, aurten beraien lehen diskoa atera duten Sargo laukoteko kideekin ere egon gara.
Hori guztia azaroko Baleike aldizkarian aurkituko duzue. Bazkideok gaurtik aurrera jasoko duzue aldizkaria zuen etxeotan. Besteok, aste honetan bertan izango duzue ohiko saltokietan, euro batean.