Berriro emango dute ‘Handia' asteburuan

Baleike

Asteburu honetan berriro proiektatuko dute Aita Marin Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia film arrakastatsua. Gainera, umeentzat zuzendutako Capitan calzoncillos pelikula ere ikusgai izango da igande arratsaldean.

Bi pelikula izango dira asteburu honetan Aita Mari zineman. Alde batetik, Handia filma emango da berriro honako ordutegian: ostiralean 22:15ean izango da saioa, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Beste aldetik, umeentzat zuzendutako Capitan calzoncillos pelikula emango da igandean, 16:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide