Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko azaroaren 8a

Guztira, 105.000 euro bideratuko dira diru-laguntza hauetara. Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 24a izango da.

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2017-10-05ko bilkuran, diru-laguntza deialdia eta oinarriak onartu ditu eskualdeko enpresentzat diru-laguntzak langabeak kontratatzeko.

Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko. Eskabideen balorazioan bereziki baloratuko dira emakumeak edo eta 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzen dituzten enpresen eskabideak.

Informazio gehiago Urola Kostako Udal Elkartearen webean, eta oinarrien berri izateko, aldiz, klikatu hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide