Ekitaldiek asteburuan jarraituko dute. Arratsaldean, 16:30ean, mus txapelketa jokatuko da. Irabazleek txapelak eta bi ardo botila jasoko dituzte eta finalistek bi ardo botila.
Bihar izango dute urteurren eguna. 12:30ean suziriak botako dira eta Elkarteko bendera eta ikurrina igoko dituzte. 13:00etan, bazkideak lokalean elkartuko dira eta ondoren trikitixak girotutako txikiteoa egingo dute. Bazkaria 14:30ean izango da, elkarteko lokalean.
Igandean, 11:00etan, hildako bazkideen oroimenezko meza egingo da parrokian eta, ondoren, salda emango da elkartean.