Bederatzi Ikastetxetako 21 ikasle izan ziren gonbidatuak eta M&J Ikastetxetik Irune Bernal, Aitor Tena eta Ane Duranek hartu zuten parte.
Gogora Institutuak Bilbon antolaturiko ekitaldi honen xedea, gazteei ahotsa eman eta familiei, hezkuntza munduari, instituzioei eta gizarteari zer eskatzen dieten entzutea izan da.
Gazteek euren esperientziak, bizitako emozioak eta hausnarketak azaldu zituzten, eta baita ikasgeletan testigantzak utzi dituzten biktimen iritziak eman ere.
Ekitaldian entitate eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak izan ziren eta Iñigo Urkullu lehendakariak eman zion ekitaldiari amaiera.