Indarkeria matxistaren aurkako erresistentzia, Oxford aretoko erakusketan

Baleike 2017ko azaroaren 12a

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a. Horren harira, zenbait ekintza antolatu ditu Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak. Horietatik lehena Alondegiko Oxford aretoan zabaldu den argazki erakusketa da. 

Basauriko Marienea Emakume Etxeak utzitako erakusketa da hau eta Indarkeria matxista: zutik emakumeok! Bertan, hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia azaltzen da.

Erakusketa hau azaroaren 26ra bitartean egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide