Zumaian, ostegunean, hilaren 16an, jarriko dute infogunea Saregileen plazan, 16:00etatik 19:00etara. Bertan, lan ororen errekonozimendutik prekarietatean aurkako borroka irudikatuko dute, eta batez ere, etxeetako zaintza lana hartuko dute oinarri. "Malen Etxekoekin dugun harremana baliatuz, sektore honek bizi duen egoera gogorra ikusarazi eta salatuko dugu", kontatu dute LABeko kideek.