Zozkatu ditugu Errigorako bi saskiak

Baleike 2017ko azaroaren 14a

Errigora proiektuak emandako bi saski zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 80 lagunetik gora izan dira zozketa honetan parte hartu dutenak.

Saridunak hauek dira: Joxean Etxabe Odriozola eta Imanol Urbieta Esteibar. Behin saskiak eskutan ditugunean zuekin harremanetan jarriko gara. Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartu duzuenoi.

Gogoratu gaur dela Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko azken eguna. Saskiak eskatzeko bi aukera daude: Errigoraren webgunean edo Inpernupen eskatuta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide