Trafiko aldaketak izango dira asteburuan jokatuko den surf txapelketagatik

Baleike

Argazkia: Street view

Asteburu honetan, azaroaren 18an eta 19an Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako surf txapelketa jokatuko da Orroagan eta horren ondorioz, larunbat zein igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarauzko noranzkoan, 07:00-16:00 bitartean.

Bertatik autobus zerbitzu publikoek eta emergentziako ibilgailuek soilik pasa ahal izango dute. Noranzko horretan joan nahi duten gainerako ibilgailuek Meagasetik edo autopistatik barrena joan ahal izango dute.

Zarautzetik Zumaiarako norabidea irekita egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide