'Frida' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko azaroaren 17a

Datorren ostiralean, Azaroaren 25ko egitarauaren baitan, Iris Teatro konpainiaren Frida antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko honako formularioa bete beharko duzue. Gogoratu Baleikeko bazkide zenbakia edo bazkide denaren izenarekin parte hartu behar dela. Saridunen izenak azaroaren 22ko eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Zozketan parte hartuko ez duzuenoi aipatu sarrerak jada salgai daudela turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin. 

Erlazionatuak

Frida

Baleike 2017 aza 17 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide