Parrokiak gordetzen dituen artelanen berri eman da gaur goizeko bisita gidatuan

Baleike

Argazkia: Juan Luis Romatet

Udal Kultura Sailak antolatuta, San Pedro parrokia ezagutzeko bisita gidatua edo, ekimena zuzendu duen Ismael Manterolak adierazi duen bezala, bisita komentatua egin da gaur goizean. 20 lagunek hartu dute parte bertan eta eliza honen historiaren berri eta barruan dauden artelanen inguruko informazio interesgarria eman da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide