100 haur argiarekin margotzen

Baleike 2017ko azaroaren 19a

Argazkigintzako tekniketako bat light painting delakoa da, argiarekin margotzea, alegia. Kameraren objektiboaren esposizioarekin jolas eginaz, argazki bitxiak lortu daitezke, are gehiago ilunpean bada. Eta horretan aritu ziren atzo ehun haur inguru Distira argazki elkarteak antolatutako saioan.

Larunbatean zehar egin ziren tailer hauek Foronda kultur etxean. Taldetan banatuta, argazki hauen protagonistak bihurtu ziren haurrak. Haiek pozik, baita Distirako antolatzaileak ere. Esperientzia errepikatzeko gogoz geratu ziren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide