Abenduaren 2an egingo da Bizilagunak ekimeneko jaialdia, Donostian

Baleike

Jaialdi batekin amaitu ohi da urtero Bizilagunak ekimena. Aurten jaialdi hau Donostiako Kursaalean egingo da, abenduaren 2an, 17:00etatik aurrera. Bertan, aurtengo bazkarietako argazkiak erakutsiko dira eta beste zenbait ekitaldi ere egingo dira. 

Atzo egin ziren aurtengo Bizilagunak ekimeneko bazkariak EAEko hainbat herritan. Zumaian bederatzi bazkari egin ziren eta bertan 80 bat lagunek hartu zuten parte. Elkar ezagutzea da proiektu honen xedea, bazkari bat partekatuz, hitz egin eta bakoitzak bestearen berri izateko. 

Hemen dituzue atzoko zenbait bazkaritako argazkiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide