'Go!azen'-en bi emanaldi egingo dira azkenean

Baleike

Go!azen antzezlana izango da Zumaian abenduaren 23an. Hasiera batean emanaldi bakarra zen izatekoa, baina, izandako interesa dela medio, azkenean bi emanaldi izango dira, 17:30ean eta 19:30ean, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Sarrerak datorren astelehenean, azaroaren 27an jarriko dira salgai. 

Azaroaren 27an bi tokitan izango dira sarrerak salgai: Alondegian eta Aitzuri frontoian, 18:00etatik aurrera, sarrerak agortu arte. 6 euroan izango dira sarrerak salgai eta pertsonako lau sarrera erostea izango da. Antzezlan hau 7 urtetik gorako haurrei dago zuzenduta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide