Bizkarreko arazoak ekiditeko aholkuak emango ditu Marmier doktoreak datorren astelehenean

baleike 2017ko azaroaren 21a

Simon Marmier kiropraktiko eta doktoreak bizkarreko arazoen inguruan hitz egingo du datorren astelehenean, azaroaren 27an, Maria eta Jose ikastetxean emango duen hitzaldian, 18:00etan.

Ampa elkarteak antolatuta, umeei eta helduei eragiten dien bizkarreko minez eta arazoez hitz egingo du Simon Marmier kiropraktikoak azaroaren 27an.

Batez ere, bizkarreko arazoak sortzen dituen faktoreez eta horiek ekiditeko betebeharrez mintzatuko da. Gainera, norbere kasa egiteko zenbait ariketa erraz proposatuko ditu.

Marmier doktoreak osasuna eta kiropraktikaren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu, horietako batzuk Familias del siglo XXI eta Psychologies aldizkarietan argitaratutakoak. Gainera, Como dormir de un tiron liburuaren egilea da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide