Simon Marmier kiropraktiko eta doktoreak bizkarreko arazoen inguruan hitz egingo du, azaroaren 27an, Maria eta Jose ikastetxean emango duen hitzaldian, 18:00etan.
Batez ere, bizkarreko arazoak sortzen dituen faktoreez eta horiek ekiditeko betebeharrez mintzatuko da. Gainera, norbere kasa egiteko zenbait ariketa erraz proposatuko ditu.