CIJBk (Confederacion Internacional de Jeu de Balle) erakundeak antolatutako txapelketa da hau. 1920eko hamarkadan Belgikan sortu zen erakunde hau eta bere iturburua joko zuzenak zirela dio Danielek Kolonbiatik. “Kolonbiako Pasto hirian gaude, Nariño probintzian. Bote luzeko jokoa bezalako hiru joko modalitate jokatzen gabiltza Euskadiko selekzioarekin”, adierazi ditu. Euskal pilota federazioaren laguntzarekin joan da selekzioa Kolonbiara. Aurkariak Belgika, Holanda, Ingalaterra, Frantzia eta Hego Amerikako selekzio ugari izango ditu Euskadi. “Baita Valentzia ere”.
Gaur egungo euskal pilotaren aitzindaritzat jo daitezke pilota joko hauek. Hala ere, guretzako askorentzat erabat arrotzak dira. Ez da hala gertatzen beste herrialde batzuetan. “Italia, Belgika eta Frantziako jokalariak profesionalak dira, baita valentziar batzuk ere”.
Lan txukuna ari dira egiten Euskadiko ordezkariak txapelketa honetan. Nazioarteko modalitatean taldeko bigarren sailkatu dira Italiari eta Ekuadorri irabazita. Belgikarekin gutxirengatik galdu zuten. Belgikarrak pasa dira finalera.
Bote luze llarguesen, Italiari 6-4 emaitzarekin irabazi dio eta gaur Valentzia izango dute aurkari.
One wall (horma bakarra) jokoa ere jokatzen da, “horma batekin gomazko pilotaz”. Euskadiko mutilak eta neskak sailkatu dira final zortzirenetara, Italiari, Valentziari eta Venezuelari irabazita.