Inpernupe berrituaren irekiera festa egingo da ostiralean

Baleike 2017ko azaroaren 22a

Azken asteotan itxita egon ondoren, ostiral honetan zabalduko da Inpernupe berriro, aurpegi berrituarekin. Irekiera festa giroan egingo dute. 

Programa honakoa da:

  1. 19:00etatik aurrera, mokadutxoak debalde.
  2. 20:00etan, preso eta iheslarien aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea magnolioan. Taberna itxita egongo da.
  3. 20:30ean, kontzertua: Physys versus Nomos.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide