Zozkatu ditugu 'Frida' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017ko azaroaren 22a

Ostiralean, azaroaren 25eko egitarauaren baitan, Frida antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etatik aurrera. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak honakoak zarete: Marije Aizpurua Aizpurua, Garbiñe Barredo Goikoetxea eta Mariangeles Manterola Beloki. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Zorionak saridunei eta besteoi gogoratu sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan Gazte txartelarekin. 

Erlazionatuak

Frida

Baleike 2017 aza 17 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide