Herriko zortzi emakume jarri dira Mikel Castellanoren kamera aurrean, jipoitutako emakumeen azalean. Makillaje lanak Amaia Urrestillak egin ditu.
Kartel hauek egiteaz gain, larunbat honetan, azaroak 25, goizeko 11:00etan, Erribera kaleko horma famatuan mural margoketa egingo da. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, manifestazioa egingo da Saregile plazatik abiatuta.