Musika Eskolak kalejira eta entzunaldia egingo du gaur

Baleike

Xixili Eguneko entzunaldia egingo du gaur Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak. Emanaldia 18:30ean izango da Aita Mari zinean. 

Ubillos jauregitik zinerako bidea, baina, kalejiran egingo dute. Inauterietan egin bezala, Musika Eskola osatzen duten ikasle, irakasle eta guraso, Zumaiako Udal Musika Bandaren laguntzarekin, kalejiran aterako dira 18:00etan. Ubillos, Foruen enparantza, Sanjuaniturria, Kofradia eta, Erribera barrena, Aita Marirako bidea egingo dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide