Kauldi Odriozolak Bidasoarekin berritu du beste bi urterako

Baleike

Kauldi Odriozola beste bi urte jarraituko du Bidasoa taldean. Denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua eta beste bi urtez luzatzeko akordiora heldu da Irungo eskubaloi taldearekin.

Hirugarren denboraldia du Kauldik Irunen. Lehenengoan Asobal ligara igotzea lortu zuen eta bigarrenean, eliteko lehenengoan, Asobalko debutante onenaren saria jaso zuen. Denboraldi honetan taldeko goleatzaile onena da eta orain gutxi Espainiako selekzioarekin jokatzeko deia jaso zuen. Tamalez, lesio bat zela medio, ezin izan zuen joan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide