[Argazkiak] Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolakoen kalejira

baleike

Kalejira eder batekin hasi dute gaur arratsaldeko musika festa Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako partaideek. Xixiliren aitzakian, musika doinuz jantzi dituzte kaleak, eta ondoren entzunaldia egin dute Aita Marin.

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako musikariak kalera irten dira gaur arratsaldean kalejira egitera herriko txokoetan zehar. Ondoren, entzunaldia egin dute Aita Mari zineman. Musika festa ez da baina gaur bukatu, ostiralean Komentuan kontzertua eskainiko du San Pedro Abesbatzak, 19:30ean.

Larunbatean berriz, Parrokian organoaren bisita gidatua eta entzunaldia izango da 11:30ean, eta amaitzeko, 19:00etan, Oxford aretoan, Musika Bandaren kontzertua egongo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide