Hiru zumaiar Gipuzkoako Kirolari onenaren lehiaketan

Baleike 2017ko azaroaren 24a

Kauldi Odriozolaren irudia erabili dute kanpainarako.

Helene Alberdi, Kauldi Odriozola eta Iñigo Peña daude Gipuzkoako 2017ko kirolari onenaren hautagaien zerrendan. Internet bidez bozkatzeko aukera dago, abenduaren 3ra arte.

Abenduaren 13an Gipuzkoa Kirolak Sarien banaketa ospatuko da. Hori dela eta, lurraldeko kirol federazioek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin lankidetzan, hainbat hautagai proposatu dituzte deitutako bi sarietarako: Gipuzkoa Kirolak saria eta Gipuzkoarren Kirola saria. Hautagaien artean hiru zumaiar daude: Helene Alberdi triatleta, Kauldi Odriozola eskubaloi jokalaria eta Iñigo Peña piraguista.

Gipuzkoa Kirolak sariaren kasuan kirol merezimenduengatik Gipuzkoan gehien nabarmendu den pertsona sarituko da. Epaimahai tekniko batek erabakiko du zein kirolariri edo kirol talderi eman saria. Gipuzkoarren Kirola saria, berriz, sari herrikoi bat izango da. Bi sarituek, hurrenez hurren, 2.000 eta 1.000 euroko diru-kopurua ere eramango dute.

Herritarrek Gipuzkoarren Kirola sarirako botoak eman ditzakete web orri honen bidez. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake, eta, horregatik, posta elektronikoaren eta mugikorraren datuak eman behar dira. Epea abenduaren 03an amaitzen da.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide