Irteera batekin amaitu dira Geodibertsitateko jardunaldiak

Baleike 2017ko azaroaren 24a

Argazkia: Euskal Kostaldeko Geoparkea

Gaur amaitu dira Euskal Kostako Geoparkearen eremuan egindako Geodibertsitateari buruzko III. jardunaldiak. Amaiera emateko, irteera bat egin dute. Itsasontziko bidaiaren ondoren, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko zenbait leku eta zerbitzutan izan dira jardunaldietako parte-hartzaileak bertako fenomeno geologikoak ezagutzeko. 

Jardunaldiak asteazkenean zabaldu ziren Zumaiako Aita Mari aretoan egindako irekiera ekitaldiarekin eta ondoren izan ziren hitzaldiekin. Ostegunean, berriz, lantaldeak egin ziren Alondegiko Oxford aretoan eta gaur irteerarekin amaitu dira jardunaldi hauek. Guztira 120 lagunek hartu dute parte ekimen honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide