Elizako ate nagusiko zerraila behartuta sartu ziren lapurrak. Sakristiaraino sartzeko modua aurkitu zuten eta bi soinu anplifikadore eraman ere bai. Gauza gehiago ere bildu zituzten eramateko asmoarekin baina, dirudienez, korrika eta presaka alde egin behar izan zuten, agian norbait gerturatzen ari zela sumatuta. Artadiko elkartearen atzealdean dagoen apaiz-etxean ere saiatu ziren sartzen, baina ez zuten lortu.