[BIDEOA] Zumaiako Udal Musika Banda 'Star Wars'-eko musika jotzen

Baleike

Hollywoodeko pelikulen musikarekin osatutako kontzertua eskaini zuen atzo Zumaiako Udal Musika Bandak bete egin zen Alondegiko Oxford aretoan. Braveheart, Gladiator edo The Lord of the Rings pelikuletako musikak jo zituen Joxe Mari Azkuek zuzendutako bandak. Hemen duzue ZUMB John Williams handiak konposatutako Star Warsen doinuak jotzen. (Bideoa: @zumaiagenda)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide