Bizkarreko arazoen inguruko hitzaldia gaur Maria eta Jose ikastetxean

Baleike

Simon Marmier kiropraktiko eta doktoreak bizkarreko arazoen inguruan hitz egingo du, gaur arratsaldean, Maria eta Jose ikastetxean emango duen hitzaldian, 18:00etatik aurrera.

Batez ere, bizkarreko arazoak sortzen dituen faktoreez eta horiek ekiditeko betebeharrez mintzatuko da. Gainera, norbere kasa egiteko zenbait ariketa erraz proposatuko ditu.

Osasunaren eta kiropraktikaren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu Marmier doktoreak, besteak beste, Psychologies aldizkarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide