Iñigo Garciaren 'Bi txirula' EITB Kulturan

Baleike

Euskararen Astearen baitan, bihar, asteartea, 19:00etan, Iñigo Garcia zumaiarrak idatzi eta zuzendutako Bi txirula pelikula emango da Aita Mari zinean. Jon Elizaldek eta Iker Hazasek antzeztutako lan hau azken Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, Zinemira sailean, eta gaur Zumaian ikusteko aukera izango da. 

Zinemaldiko garaian EITB Kultura saioan elkarrizketatu zituzten Iñigo Garcia eta Jon Elizalde. Hemen ikus dezakezue bideo hori. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide