'Go!azen' antzezlanerako sarrerak gaur jarriko dira salgai

Baleike

ETBko Go!azen telesailetik sortutako antzezlanaren bi emanaldi izango dira abenduaren 23an Maria eta Joseko areto handian, 17:30ean eta 19:30ean. Bi emanaldietako sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai.

Bi tokitan izango dira sarrerak salgai, Alondegiko Oxford aretoan eta Aitzuri frontoian. Salmenta 18:00etatik 19:30era bitartean, edo sarrerak agortu arte, egingo da bi lekuetan. Kultura Sailetik adierazi dutenez, sarrerak erdibana banatuko dira bi puntuetan eta pertsonako, gehienez, 4 sarrera erosteko aukera izango da. 6 euroan izango dira salgai. 

Antolatzaileek gogora ekartzen dute antzezlan hau 7 urtetik gorako gaztetxoei begira eginda dagoela eta mesede bat eskatzen diete gurasoei zein helduei: "Haur txikiegiek eta jende helduak ez dezatela gaztetxoentzat aukera mugatu". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide